Ekonomia -

Bost urteko luzapena

Benta Berriko maizterrei alokairu-kontratuak luzatzea eskainiko diete

Bost urteko luzapena izenpetzeko eskaintza egingo zaie maizterrei, errentamendu sinatu berriak balira bezala, Etxebizitza Sailak jakinarazi duenez.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Benta Berriko alokairu-erregimeneko BOEen jabea den enpresarekin elkarrizketa eta negoziazio ugari egin ondoren, maizterrei luzapen-sistema "askoz hobea" eskaintzeko konpromisoa lortu du Eusko Jaurlaritzak.

Izan ere, bost urteko luzapena izenpetzeko eskaintza egingo zaie maizterrei, errentamendu sinatu berriak balira bezala. Horrela, beraz, luzapen hori amaitutakoan, maizterrik zaharrenek 17 urte emango dituzte etxebizitza horietan, Etxebizitza Sailak jakinarazi duenez.

Jaurlaritzaren ustez, maizterren baldintzen "hobekuntza nabarmena" dakar horrek, Hiri Errentamenduen Legean alokairuko edozein etxebizitzatarako aurreikusitakoa baino handiagoa. Era horretan, maizterrek alokairu-erregimenean duten etxebizitzan bizitzen jarraitzeko edota etxebizitza utzi behar izateko aukeraren inguruan duten "zalantza oro desagertuko da".

Luzapen hori aurki eskainiko da, gainerako kontratu-baldintzak eta enpresa titularraren betebeharrak aldatu gabe.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea