Ekonomia -

Krisia

Errege-Etxeak ere murrizketak izango ditu 2011ko Aurrekontuetan

Zarzuelatik azaldu dutenez, jaitsiera % 7 eta % 9 artekoa izango da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Datorren urteari begira, Espainiako Errege-Etxeak Aurrekontua murriztuko duela iragarri du gaur. Jaitsiera % 7 eta % 9 artekoa izango da, Zarzuelatik adierazi dutenaren arabera.

Zapaterok martxan jarri duen murrizketa planak jaitsierak ekarriko ditu Gobernuko hainbat ministeriotan eta zenbait erakundetan, Estatuko defizita murrizteko helburuarekin. Errege-Etxeak ez du oraindik argitu jaitsiera zenbatekoa izango den, baina % 7 eta % 9 artekoa izango dela adierazi dute.

2010. urtean 8,9 milioi euroko aurrekontua izan dute Errege-Etxean, iazko kopuru bera. Aurrenekoz, erakunde honek aurrekontua izoztu egin zuen iaz. Uda aurretik, Aurrekontuetan igoerarik ez sartzeko eskatu zion Errege-Etxeak Elena Salgado Ekonomia arduradunari.

Ekainean, Errege-Etxeko soldatek ere % 7 eta % 15 arteko murrizketak pairatu zituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea