Ekonomia -

Protestak

Bosgarren greba orokorra Frantzian, pentsioen erreformaren kontra

Aurreko protesta egunean, hilaren 7an, hiru milioi pertsona inguru atera ziren kalera Estatu osoan deitutako manifestazioetan, erretiro adina 60 urtetik 62ra atzeratzeko erabakiaren aurka.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bosgarren greba orokor eguna dute gaur pentsio sistemaren erreformaren kontra Frantzian sindikatuek deituta, erretiro adina 60 urtetik 62ra atzeratzeko neurri polemikoaren aurka batez ere.

Protesta egun honetan jarraipena handia izango dela espero dute sindikatuek, izan ere, aurrekoetan hiru milioi pertsona inguru atera dira kalera Estatu osoan deitutako 200dik gora manifestazioetan.

Protestak protesta, Gobernuak esan zuen ez duela atzera egingo eta Senatuan urriaren 1ean eztabaidatuko dituztela neurriak.

Garraioari eragingo dio batez ere

Gaurko greba orokorra dela eta, Loiutik Parisa edo Europa erdialdera doazen hegaldi asko bertan behera geratuko dira, izan ere, Hexagonoko hiriburuko hegaldien erdiak bertan behera utzi dituzte.

Dena dela, aire garraioa ez da izango greba egingo duen bakarra, trenen joan-etorriak ere murriztu egingo baitira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea