Ekonomia -
CEL Euskadi
Inbertsore batek CEL enpresako lanpostu guztiak mantentzea proposatu du
Datorren astean bilduko dira enpresa batzordea eta inbertitzailea, proposamena zehazte aldera.
Agentziak | Erredakzioa
CEL taldeko enpresa batzordea Araba eta Bizkaiako lantegietan interesatuta dagoen inbertitzaile batekin bildu da. Komiteak adierazi duenez, inbertitzailearen asmoa “lanpostu guztiak” mantentzea da.
CELeko enpresa batzordeak interesatutako enpresaren izena adierazi nahi izan ez duen arren, inbertitzaileak CEL taldea eskuratzeko proposamena egin duela jakinarazi du.
Bileran gai ekonomikoak alde batera utzi diren arren, inbertitzaileak “lanpostu guztiak mantentzeko” apustua egingo duela esan du.
Komitea eta inbertitzailea datorren astean bilduko dira berriz, proposamena zehazte aldera.
Gaur ezagutu denarekin, pbi dira CEL Euskadiko lantegiak eskuratzeko proosamena egin duten enpresak.