Ekonomia -
Bi orduko protestak
Lanuzteak izango dira Bilboko Metroan urriaren 6, 13, 20 eta 27an
Sindikatuek azal dutenez, puntako orduetan egingo dituzte lanuzteak: 7:30etatik 8:30etara eta 18:30etatik 19:30etara.
Erredakzioa
Bi orduko lanuzteak izango dira Bilboko Metroan urriak 6, 13, 20 eta 27an. Enpresa Batzordeak mobilizazio egutegia onartu du gaur arratsaldean, "lanpostuen suntsipenari aurre egiteko".
Sindikatuek azal dutenez, puntako orduetan egingo dituzte lanuzteak: 7:30etatik 8:30etara eta 18:30etatik 19:30etara. Metroko zuzendaritzarekin egindako bileraren ondoren erabaki dute mobilizazio egutegia. Sindikatuen arabera, bileran ez dute "aurrerapausurik" lortu. Zuzendaritzak oinarrizko langilerik kontratatuko ez dutela esan die sindikatuei, baina enpresaren zuzendaritzan "bi edo hiru" pertsona kontratatuko dituztela gaineratu dute; "7.000 euro baino gehiago kobratuko dituzte", gaineratu dute.