Ekonomia -

Elkarrizketa, Radio Euskadin

Zabaletak ukatu egin du transferentziak kutxa bateratua hausten duela

Lan sailburuak uste du Zapatero "leiala" izan dela lehendakariarekin, eta "partida" ez duela EAJk irabazi, "euskal gizarteak" baizik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gemma Zabaleta Eusko Jaurlaritzako Lan sailburuak ukatu egin du enplegu politika aktiboen transferentziak Gizarte Segurantzaren ''kutxa bateratua'' hausten duela.

Horrenbestez, PPk helegitea aurkeztea aztertzen ari dela iragarri badu ere, Zabaletak defendatu du legearen eta Konstituzioaren arabera egin dutela transferentzia.

Gaur goizean Radio Euskadiko "Boulevard" saioan egin dioten elkarrizketan, sailburuak adierazi du PP "pozik" egon beharko litzatekeela, transferentzia gauzatzea sozialisten eta ''popularren'' arteko akordioan ere aurrez ikusita baitzegoen.

Halaber, Zabaletak uste du Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidentea "leiala" izan dela Patxi Lopez lehendakariarekin, eta "partida" ez duela EAJk irabazi, "euskal gizarteak" baizik.

Sailburuak zehaztu du seguru aski urriko lehen asteetan sinatuko dutela transferentzia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea