Ekonomia -

Elkarrizketa Egunon Euskadin

Lan-bitartekotza errazagoa eta koordinatuagoa izango da, Cebeken ustez

Gainera, Vazquez Eguzkizaren (patronalaren presidentea) arabera, enplegu-politika aktiboen transferentzia Euskadira ekartzea "albiste bikaina" da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Maria Vazquez Eguzkiza Cebek Bizkaiko patronalaren presidentearen esanetan, enplegu-politika aktiboen transferentzia Euskadira ekartzea "albiste bikaina" da, hemendik aurrera lan-bitartekotza "errazago eta koordinatuago" egingo delako.

Vazquez Eguzkizak Euskal Telebistan egindako elkarrizketa batean adierazi duenez, etengabeko eta lanerako prestakuntza "oinarrizkoa da" eta transferentziaren kapitulu horietan "zorrotz" jokatzea aldarrikatu du "diru asko gastatzen ari garelako".

"Transferentzia hori eraginkor egitea da eragile sozialon egitekoa", Cebeken presidentearen arabera, eta gaineratu du bere erakundeak "prestakuntza estandar altuak" betetzeko eskatuko duela.

29ko greba

Hilaren 29an egitekoa den grebaren inguruan Vazquez Eguzkizak esan duenez, zentzuzkoa litzateke "sektorean sektoreko edo enpresa mailako grebak egitea" baina ez daki "greba orokor bat egiteak zentzrik duen".

"Ez dakit noren kontra den, seguruenik Espainiako Parlamentuaren aurka", esan du Vazquez Eguzkizak gogoratu ostean Ganbara hori izan zela lan-erreforma onartu zuena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea