Ekonomia -

Ontziola

Navaleko langileek mobilizazioei eutsiko diete irtenbide bat lortu arte

Ontziolaren eta beharginen etorkizuna argitu arte mobilizazioekin jarraitzea adostu dute. Ostiralean elkarretaratzea egingo dute 10:00etan, Bilboko SPRIren aurrean.

Naval ontziolako langileen manifestazioa. Artxiboko irudia: EFE
Naval ontziolako langileen manifestazioa. Artxiboko irudia: EFE
Naval ontziolako langileen manifestazioa. Artxiboko irudia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sestaoko ontziolaren eta 2.000 behargin baino gehiagoren etorkizuna argitu arte mobilizazioekin jarraitzea adostu dute gaur Navaleko langileek.

UGTko Industria, Eraikuntza eta Nekazaritza Federazioaren (UGT FICA) hitzetan, “langileentzako baldintza onenetan” irtenbide bat bilatzea beharrezkoa da, ondorioz, “Navaleko proiektua indartzeko inbertitzaileen babesa tinkoa” behar da.

“Navali irtenbide bat emateko, konponbide negoziatu bat” errazteko eskatu die sindikatuak Eusko Jaurlaritzari eta Espainiako Gobernuari agiri batean.

Gainera, Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiarekin bilera bat eskatu du sindikatuak. Era berean, Arantxa Tapia Ekonomia Garapenerako eta Azpiegituretarako sailburuarekin biltzea eskatuko dute ostiralean, “gatazkaren behin betiko konponbidean inplikazio erabakigarria izateko”.

Elkarretaratzea ostiralean, SPRIren aurrean

Sailburuari bilera eskatzearekin batera, langileek elkarretaratzea egingo dute Bilboko SPRIren ateen aurrean, 10:00etan, “Tapiari ontziola salbatzeko neurriak hartzea premiazkoa dela ikustarazteko”.

Bestalde, Manuel Velado UGT FICAko arduradunak goraipatu duenez, Tideway Holandako konpainiak eskatutako Living Stone ontzia Navaleko instalazioetan amaitzea beharrezkoa da.

Konkurtsoaren aurkezpenak zailtasunak jartzen baditu, ontzi hori “ontziolaren inguruetan” bukatzea eskatu du Veladok, “ontziolako langileei eta Sestaoko enpresa laguntzaileei lan karga” emateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Sestao argazkiak Lana berriak Ekonomia berriak Gaurko azken ordukoa La Naval albisteak