Ekonomia -
Aldaketa patronalean
CEOEren Presidentetzarako hauteskundeak deituko ditu Diaz Ferranek
Patronaleko Batzorde Exekutiboari eta Zuzendaritza Batzordeari hauteskundeak egitea proposatuko die CEOEko presidenteak urriaren 20an.
Erredakzioa
Erakundeko zuzendaritza berri bat aukeratzeko ezohiko hauteskundeak egitea proposatuko duela iragarri du gaur Gerardo Diaz Ferran CEOEko presidenteak, patronaleko presidenteordeen aurrean.
Urriaren 20an patronaleko Batzorde Exekutiboari eta Zuzendaritza Batzordeari hauteskundeak egitea proposatuko diela iragarri du CEOEko presidenteak, presidenteordeekin izandako gosarian.
Patronaleko zuzendaritzak komunikatu baten bidez jakitera eman duenez, Diaz Ferranen kudeaketaren "balorazio oso positiboa" egin dute CEOEko presidenteorde guztiek.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea