Ekonomia -

Aurrezki-tasa, behera

Kontsumoaren igoerak 6 puntu murriztu du familien aurrezteko ahalmena

Espainiako familiek 32.487 milioi euro aurreztu ahal izan dituzte guztira bigarren hiruhilekoan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Familiek eta irabazte helbururik gabeko erakundeek 6 puntu murriztu dute aurten aurrezteko ahalmena, kontsumoaren igoerak eraginda. Aurrezki-tasaren maila errenta erabilgarri osoaren % 17,2koa izan da urteko bigarren hiruhilekoan, orain dela urtebetekoa baino 5,8 puntu txikiagoa.

Dena den, urteko lehen hiruhilekoarekin alderatuz gero, ia zazpi puntu hazi da aurrezteko gaitasuna familietan; % 10ean zegoen, eta % 17,2ra heldu da ekainaren bukaeran.

Espainiako familiek 32.487 milioi euro aurreztu dituzte guztira urteko bigarren hiruhilekoan, 2009ko epe berean baino 11.433 milioi euro gutxiago.

Bestalde, Espainiako ekonomiak 11.664 milioi euro finantzatu behar izan ditu bigarren hiruhilekoan, BPGren % 4,3.

Administrazio publikoek 31.537 milioi euro finantzatu behar izan dituzte bigarren hiruhilekoan, BPGren % 11,6.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea