Ekonomia -

Bilboko epaitegi batean

Ibedrola-ACS auziaren epaiketa urtarrilaren 18an hasiko da

Florentino Perezen konpainiak Iberdrolaren administrazio kontseiluan sartzea du helburu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iberdrola eta ACS aurrez aurre jarriko dituen epaiketa urtarrilaren 18an hasiko da Bilboko Merkataritza arloko Lehen Epaitegian, gaur egindako entzunaldian aldeek ez baitute akordiorik lortu.

Bi enpresetako ordezkariek agerraldia egin dute gaur Bilboko epaitegian. Izan ere, ACSk Iberdrolaren administrazio kontseiluan sartu nahi du (akzioen % 12,6 ditu), baina euskal konpainia elektrikoak galarazi egin zionez, auzitara jo du.

Florentino Perezen enpresak martxoaren 26an Iberdrolaren akziodunen batzarrak hartutako bi erabaki jarri zituen auzibidean. Lehena, batzarrak errefusatu egin izana ACSk berak hautatutako ordezkaria (Jose Maria Loizaga), eta bigarrena, administrazio kontseiluaren kide kopurua 14ra jaitsi izana.

Administrazio kontseiluan sartzea galarazteko, Iberdrolak argudiatu du ACS "lehiakide zuzena" dela. Gainera, salaketa bat aurkeztu du Madrilgo epaitegi batean, enpresa horrek iaz izan zituen kontuak "araudiaren aurkakoak" zirela iritzita. Auzi horren baitan, bi aldeek saioa egingo dute azaroaren 16an.

Bide judizialetik ez ezik, eraikuntzaren sektoreko konpainia beste batetik ere saiatzen ari da administrazio kontseiluan sartzen. Hain zuzen ere, Iberdrolan duen parte-hartzea % 20ra handitzen saiatzen egin nahi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea