Ekonomia -

Akordioa talde guztiek

Legebiltzarrak Kontzertuaren Batzorde Mistoa biltzea eskatu du

Legebiltzarreko taldeek Jose Luis Rodriguez Zapatero presidenteak proposatutako defizitaren murrizketak EAEn izango duen eragina jakin nahi dute horrela.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoa "berehala" biltzeko exijentzia onartu du gaur Eusko Legebiltzarrak. Alderdi guztiek bat egin dute Eusko Jaurlaritzari eskaera bidaltzeko, Espainiako Gobernuari Batzorde Mistoaren bilerarako data jar dezan exijitu diezaion.

Aralarren ekimena izan da eta PSE-EEk Aralarrekin zuzenketa adostu du. Azkenean testu hori izan da alderdi guztiek adostu dutena.

Batzorde Mistoaren bilera lehenbailehen egitea ezinbestekotzat jo dute, izan ere, Aldundia eta Jaurlaritza aurrekontu zirriborroa idazten ari dira eta gehienezko defizita zenbatekoa izango den jakin behar dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea