Ekonomia -

Demanda

Funtzionarioen soldata murrizketa konstituzionala den ikertuko dute

Defizit publikoa murrizteko neurri berezien legea askatasun sindikalerako eta negoziazio kolektiborako eskubideen aurkakoa izan litekeela uste du Auzitegi Nazionalak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalak zalantzak ditu Espainiako Gobernuak funtzionario publikoen soldata batez beste % 5 murrizteko hartutako erabakia konstituzionala ote den, auzitegi horrek ebatzi eta CC OO sindikatuak gaur zabaldu duen probidentzia baten arabera.

Defizit publikoa txikitzeko besteak bete sektore publikoko langileen soldatak murriztu zituen lege dekretua konstituzionala ote den ikertzen ari da Auzitegi Nazionaleko lan arloko gela.

Hartara, UGTk, CC OOk eta Diruaren eta Zerga zigiluaren Fabrika Nazionaleko SATNP sindikatuak Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren, Funtzionarioen Konfederzio Sindikal Independentearen eta Diruaren eta Zerga zigiluaren Fabrika Nazionaleko zentro arteko batzordearen aurka jarritako demanda onartu du Auzitegi Nazionalak.

Legearen artikulu batzuen berridazketan jarri du arreta Auzitegi Nazionalak; izan ere, askatasun sindikalerako eta negoziazio kolektiborako eskubideen funtsaren kontrako izan litezke.

Aldeek 10 egun dituzte orain, alegazioak aurkezteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea