Ekonomia -

Perspektiba negatiboa

EAEko zorraren kalifikazioa AA+era jaitsi du Fitch agentziak

Eusko Jaurlaritzaren hitzetan, "ez da albiste ona, baina agentziak EAE lehentasunezko toki batean uzten du Europako administrazio publikoen artean".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko epe luzeko zorraren kalifikazioa AA+era jaitsi du gaur Fitch arriskua neurtzeko agentziak, perspektiba negatiboarekin, dibisetan zein euroetan.

Fitchek komunikatu baten bidez jakitera eman duenez, epe laburreko zorrak F1+ kalifikazioa mantentzen du dibisetan.

Euskal erakundeen aurrekontuetan krisiak izandako "eragin handia" dela-eta zorraren kalifikazioa jaistea erabaki du Britainia Handiko agentziak, diru-sarrerak erkidegoko ekonomiarekin "lotuago" daudelako, Kontzertu Ekonomikoa dela-eta.

Gainera, Euskadiko susperraldi ekonomikoaren "zalantzek" perspektiba negatiboa izatea ekarri dutela azaldu du agentziak, hazkunde "geldo" batek lagunduta. Epe ertainera "aurrekontuetan emaitza txarrak" sor ditzakeela uste du Fitchek.

Espainiako ekonomia "indartsuenetarikoa"

Hala ere, Euskadi Espainiako ekonomia "indartsuenetariko" bat dela azpimarratu du agentziak, "ikuspegi esportatzailea" eta "Espainiako erkidegoen artean" langabezia-tasa "txikiena" baitu.

Uztailaren 29an, EAEko ekonomiaren azken kalifikazioa egin zuen Fitchek. Eusko Jaurlaritzari, eta Arabako eta Gipuzkoako aldundiei AAA baieztatu zien, eta AA+ Bizkaikoari, baina perspektiba negatiboarekin.

Gaurko jaitsierarekin, Fitch agentziaren kalifikazioa Standard &' || 'amp; Poors (S&' || 'amp;P) egindakoarekin berdintzen da, izan ere, euskal zorrari AA+ eman zion iragan apirilean, perspektiba negatiboarekin. Bien bitartean, EAEko eta Bizkaia eta Gipuzkoako AAA kalifikazioa jaisteko aukera dagoela ohartarazi zuen Moody''s agentziak herenegun.

Eusko Jaurlaritza

Eusko Jaurlaritzaren hitzetan, "ez da albiste ona, baina agentziak EAE lehentasunezko toki batean uzten du Europako administrazio publikoen artean", Ekonomia Sailak ohar baten bidez jakitera eman duenez.

"Euskadi Europako eskualdeen artean rating onena duen erkidegoa da, Bavierak eta Parisek soilik gainditzen dute EAEko kalifikazioa", azpimarratu du Gasteizko Exekutiboak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea