Ekonomia -
Erretiro-pentsioak
Toledoko Ituneko bigarren bilera akordiorik gabe bukatu da
Erretiro-pentsioa bizitza osoan lan egindakoaren arabera kalkulatzeko proposatu dute '100' ekonomistek; Toledoko Itunean, ordea, 15tik 20ra zabaltzea eskatu dute.
Erredakzioa
Gai gatazkatsuak alde batera utzita eta akordiorik gabe bukatu egin da Toledoko Ituneko bigarren batzordea. Datorren astean berriz bilduko dira.
PP eta PSOE alderdietako bozeramaileen hitzetan, "akordioa erabatekoa izango da edo ez da akordiorik egongo"; hortaz, ez dira erretiro-pentsioen gaineko adostasun zehatzik izango. Horren aurrean, erretiro-pentsioa bizitza osoan lan egindakoaren arabera kalkulatzeko proposatu dute ''100'' ekonomistek; Toledoko Itunean, ordea, 15tik 20ra zabaltzea eskatu dute.
Lan ministroaren hitzetan, erretiro-pentsioen sistema "duda barik" erreformatu beharra dago, baina ez dio aldaketa hori krisi ekonomikoari egotzi, aldaketa demografikoei baino.
Toledoko Ituneko batzordearen osteguneko bilera batez ere teknikoa izan da. Gai gatazkatsuen eztabaida saihestu dute alderdi politikoek; besteak beste, erretiro-pentsioen adina handitzea, lan-bizitzaren hedapena edo 2011rako pentsioen izozketa.
Beraz, astea akordiorik gabe bukatu dute, baina datorren astean lan egiten jarraituko dute.
Gai gatazkatsuenak "bukaerarako" utzi izana zantzu positiboa dela uste du Isabel López i Chamosa bozeramaile sozialistak.