Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Apple, Uber eta Nike, 'Paradisuko paperetan'

Ekonomia

Eskandalua

Apple, Uber eta Nike, 'Paradisuko paperetan'

Agentziak | Erredakzioa

2017/11/06

Uberrek Applebyren zerbitzuak erabili omen zituen 2013an Herbehereetan elkarte bat sortzeko. Nike konpainiak enpresa subsidiario bat sortu zuen Bermudetan, zergak ordaintzea saihesteko.

  • Appleby abokatuen bulegoa Hamiltonen (Bermudak). Argazkia: EFE

    Appleby abokatuen bulegoa Hamiltonen (Bermudak). Argazkia: EFE

    Appleby abokatuen bulegoa Hamiltonen (Bermudak). Argazkia: EFE
  • Whatsapp
  • Bidali

Apple, Uber eta Nike multinazionalak 'Paradisuko paperak' izenarekin zabaldu diren agirietan agertu dira. Ikerketa Nazioarteko Kazetaritzaren Partzuergoak zabaldutako filtrazioaren berri eman dute gaur El Confidencial eta La Sexta hedabideek.

Horien arabera, Appleby abokatuen bulegoko agiriek erakutsi omen dutenez, Apple multinazionalak Irlandan dituen konpainiak berregituratu egin zituen 2014ko amaieran.

Irlandak zerga gutxi ordaintzen dituzten enpresen aurka neurriak hartu ondoren, iPhone mugikorraren ekoizleak Jersey uhartean zabaldu zuen egoitza, "bere irabazien gaineko tasa oso baxuak ordaintzen jarraitzeko", eta irabazi horiek "Ameriketako Estatu Batuetatik at mantentzeko", agiri horiek ikertu dituztenek azaldu dutenez.

Bestalde, Uber aplikazioak Applebyren zerbitzuak erabili omen zituen 2013an Herbehereetan elkarte bat sortzeko; izan ere, horrelako elkarteek zerga gutxiago ordaintzen dituzte. Gainera, atzerriko enpresa subsidiario batzuk bertara eraman zituen.

Abokatuen bulego horrek Nike ere izan du bere bezeroen artean. Horrela, multinazional horrek enpresa subsidiario bat sortu zuen Bermuda uharteetan, zergak ordaintzea saihesteko. La Sextak jakitera eman duenez, Nikek marka pribilegioak kobratzen zizkion Herbehereetako egoitzari elkarte horren bidez Bermudetan. Horrela, "Europatik kanpo milaka milioiko irabaziak transferituz, zergak ordaintzea saihesten zuen", hedabide horrek zabaldutakoaren arabera.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena