Ekonomia -

Nobel saria

Ekonomiaren Nobel saria, AEBetako eta Zipreko hiru irakaslerentzat

Zientzien Suediako Errege Akademiaren arabera, “saridunen lanek arautze saioek eta politika ekonomikoek langabezian, lan eskaintzetan eta soldatetan zein eragin dituzten ulertzen laguntzen dute”.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nobel sariaren batzordeak Peter A. Diamond eta Dale T. Mortensen ekonomialari estatubatuarrei eta Christopher A. Pissarides britaniar-zipretarrari eman die Ekonomiaren Nobel saria, “bilatze marruskadurak agertzen dituzten merkatuen azterketagatik”.

Era horretan, hiru ekonomialariok lan merkatuan eskariaren eta eskaintzaren artean agertzen diren marruskadurak azaltzeko egindako lanak nabarmendu ditu akademia suediarrak.

Erakunde suediarrak azaldu duenez, “saridunen lanek arautze saioek eta politika ekonomikoek langabezian, lan eskaintzetan eta soldatetan zein eragin dituzten ulertzen laguntzen dute”.

Peter A. Diamondek 60 urte ditu eta Massachussetseko Teknologia Institutuko irakaslea da. Gizarte Segurantzaren politikari buruz egindako analisiengatik da ezagun Diamond, baita 80ko hamarkadaren amaieran eta 90eko hamarkadan Gizarte Segurantzaren Aholkularitza Kontseiluan egindako lanagatik ere. Belaunaldi elkartuen bere eredu makroekonomikoa oso erabilia izan da.

Dale Thomas Mortensenek 71 urte ditu eta, 1965etik, Ipar-mendebaldeko Unibertsitateko (AEB) irakaslea da. Besteak beste, aldi baterako langabeziaren ikerketan eginiko lanengatik nabarmendu da.

Bestalde, Christopher A. Pissarides, hirugarren sariduna, 1948an jaio zen Zipren, baina herritartasun britainiarra ere badu. Gaur egun, irakaslea da, London School of Economics &' || 'amp; Political Science negozio eskolan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea