Ekonomia -

Aurrekontuak

Jaurlaritzak eta aldundiek akordioa lotu dute diru-sarreren inguruan

Aldundien diru-sarrerak 11.800 milioi eurokoak izango dira aurten eta 12.500 milioi eurokoak 2011n, 2006ekoetatik behera bi kasuetan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako aldundiek akordioa lotu dute foru ogasunen diru-sarreren inguruan, eta aurten 11.800 milioi eurokoa izango da kopurua eta 12.500 milioi eurokoa datorren urtean, Eusko Jaurlaritzak ETBri baieztatu dionez.

2006ko diru-sarreren azpitik geratuko dira, baina aurreko urteetan baino gorago.

Atzoko azken orduan lotutako akordioa Euskal Finantzen Kontseilura eramango dute datorren ostegunean, hilaren 14an, eta EAEko administrazioetako aurrekontuen oinarriak ezarriko ditu.

Aurtengo diru-sarrerak 11.800 milioi eurora iritsiko dira, 2009an baino % 8,5 gehiago. Datorren urteari dagokionez, 12.500 milioi euro bilduko dituzte, 2010ean baino % 5,9 gehiago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea