Ekonomia -
Iraileko KPI
Prezioak % 0,2 garestitu dira Euskadin
Nafarroan egonkor jarraitu dute. Espainian % 0,1 hazi dira hilabetetik hilabetera, eta % 2,1 urtetik urtera.
Erredakzioa
Prezioak % 0,2 garestitu dira abuztutik irailera Euskadin, eta % 2 azken hilabeteetako datuak kontuan hartuta, Espainiako Estatistika Institutuak (INE) jakinarazi duenez. Inflazio pilatua % 0,8koa da jada aurten.
Hain zuzen ere, prezioek Gipuzkoan eta Bizkaian egin dute gora, % 0,4 eta % 0,1 hurrenez hurren, baina Araban egonkor jarraitu dute.
Taldeka, honakoak garestitu dira gehien: Jantziak eta oinetakoak (% 5,1), hezkuntza (% 0,5) eta etxeko hornidura (% 0,3).
Alkoholdun edarien eta medikuntzaren prezioak ez dira aldatu, eta aisiarena eta hotelena, kafe-etxeena eta jatetxeena merkatu egin dira, % 2,3 eta % 0,9.
Nafarroan, prezioak egonkor izan dira abuztutik irailera, baina %2,2 hazi dira urtetik urtera.
Espainiako batez besteari dagokionez, Kontsumoko Prezioen Indizea (KPI) % 0,1 igo da hilabetetik hilabetera, eta % 2,1 iazko irailetik aurtengo irailera.