Ekonomia -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Egibar: 'Akordioak ez gaitu lotzen legegintzaldi osorako'

"Oso gustura" agertu da Gobernuari Aurrekontuak onartzea ahalbidetuko dion akordioarekin eta Gizarte Segurantza edo Kartzeletako eskumenen inguruaren ere hitz egin dutelako.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joseba Egibar EAJren Gipuzkoa Buru Batzarreko presidenteak esan du "oso gustura" dagoela bere alderdiak eta Gobernuak Estatuko Aurrekontu Orokorrak onartzeko egingo duten akordioarekin, baina argi adierazi du akordioak ez duela esan nahi "legegintzaldi" osorako babesa izango dutela.

Radio Euskadin egin dioten elkarrizketa batean Egibarrek azaldu duenez, enplegu politika aktiboen eskumena EAEren esku uztea EAJk lortu duen "saria" da eta PSOEren "borondate politikoa egiaztatzeko" balio izan du.

Elkarrizketa horietan, EAJk autogobernu gehiago eskatu du eta "lurperatuta" zeuden gai batzuetaz hitz egitea lortu omen du "Gernikako Estatutua ixteko" asmoz, Gizarte Segurantzari eta Kartzelen eskumenari buruz besteak beste.

Finantzen Euskal Kontseilua

Bestalde, Euskal Finantzen Kontseiluan atzo egin zuten akordioaren harira, "alderdi sozialistak lurraldeetan konpromisoa" hartu duela, baina EAJk EAEko aurrekontuen eztabaidan "eskuak libre" dituela esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea