Ekonomia -

Elkarrizketa ETBn

Carlos Aguirrek ez du euskal kutxen bat-egitea baztertzen

Hala ere, testuingurua asko aldatu dela azpimarratu duen arren, BBK, Kutxa eta Vitalaren arteko momentuko akordioak posibleak direla adierazi du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carlos Aguirre Ekonomia eta Ogasun sailburuak euskal kutxen bat-egitea "mahai gainean" egoten jarraitzen duen gaia dela adierazi du, ez da "inoiz baztertu", baina azken urtean, Kutxen Legea dela eta, "testuingurua asko aldatu dela azpimarratu du.

ETBn egindako elkarrizketa batean, Aguirrek dekretu berriak "erabat diferentea izango den kutxa modelo berria" ezartzen duela adierazi du, modelo horretan "beste gauza batzuek pisu handia izango dute". Aguirreren hitzetan, "oso gutxi" izango dira eskualde bakarreko eredua oinarritzat hartuko duten aurrezki kutxak. Horren ordez, "eredu askoz globalagoa" izango dela esan du.

Eta, hain zuzen, "hori da euskal kutxak lanean ari diren esparrua", batez ere BBKren kasuan. "Beste aukera bat, posiblea dena, beste biek (Kutxa eta Vital) horrekin bat egitea da", gaineratu du Aguirrek.

2011ko aurrekontuak

EAEko aurrekontuei dagokienez, Ekonomia eta Ogasun arduradunaren esanetan, murrizketak izando dira, baina hainbat esparru "ukiezinak" direla argitu du: osasuna, gizarte zerbitzuak eta hezkuntza aipatu ditu. Hortik aurrera, "ohiko gastua estutu beharko da eta inbertsioei kalterik ez egiten saiatu beharko gara", azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea