Ekonomia -

Eskumenei buruzko akordioa

Urkullu: 'Akordio historikoa da'

Bestalde, agintari jeltzalearen hitzetan, EAJk autogobernuari buruz azken hilabeteotan defendatutako "zenbait arazo" jaso ditu akordioak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu EAJko presidentearen hitzetan, akordio "historikoa" da, eta "Gernikako Estatutuaren auzia konponbidean jartzen du". Josu Erkoreka EAJko diputatuarekin Bilbon emandako prentsaurrekoan, Estatutuan jasotako eskumenak osorik betetzeko "pauso erabakigarria" dela adierazi du Urkulluk.

Aurrekontuetara mugatutako itun bat dela zehaztu du Urkulluk, eta ondorioz, ez duela EAJ lotzen sozialisten ekimen guztiak Kongresuan babestera.

Negoziaketan EAJren borondatea "Euskadirentzat onena defendatzea" izan dela nabarmendu du jeltzaleak, eta "Zapatero salbatzea" bilatu dutenik ukatu du.

"Erabateko pausoa"

Urkulluren hitzetan, EAJk eta PSOEk lortutako akordioa Estatutuaren auzia ixteko "erabateko pausoa" da, eta 2011ra arte lan egingo dute horretan. Bestalde, transferentziak eta "Euskadiren nazioarteko sustapena" dakarren akordio horrek "une politiko berri" bati zabaltzen dio atea, Urkulluren ustez.

Europa Press albiste agentziari egindako adierazpenen arabera, gaur jeltzaleen eta sozialisten artean lortutako akordioa "oso ona" da EAJrentzat eta euskal hiritarrentzat.

"Erabateko pausu bat da; Gernikako Autonomia Estatutuaren auzia ixteko erabakigarria", azaldu du.

EAJk autogobernuari buruz azken hilabeteotan defendatutako "zenbait arazo" jaso ditu akordioak. "Herriaren beharrak eta hiritarren lehentasunak kontuan hartzen dituen autogobernua da".

Era berean, akordio horretan Euskadiren atzerriko sustapena jasotzen da. Espainiako Gobernuak eta PSOEk pairatzen dituen nahigabeak alde batera utzita, akordioak "egonkortasun ekonomiko eta instituzionala" ematen duela uste du Urkulluk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea