Ekonomia -

Giro beroa

Salgado eta Rajoy, aurrez aurre Kongresuan

2011koen kasuan ere aurtengoan bezala asmatzea espero duela esan de Salgadok. Rajoyk, ordea, aurrekontuek langabezia gehiago, zor handiagoa eta murrizketa sozial gehiago ekarriko dituztela esan du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Bono Diputatuen Kongresuko presidenteak 2011ko Estatuko Aurrekontu Orokorren inguruan asteartean izandako eztabaida amaitutzat eman du Talde Mistoaren protesten artean. Egunak aurrera egin ahala, giroa berotu egin da.

PPk kritika gogorrak egin dizkie Aurrekontuei eta horiek onartzen lagundu dituzten alderdiei: EAJri eta Coalicion Canariari. Ekonomia eta Ogasun ministroak Aurrekontuak defendatu ditu.

Elena Salgado Ekonomia eta Ogasun ministroak esan du Espainiako Barne Produktu Gordinaren 2010eko hazkunde aurreikuspenei eusten dietela eta 2011koen kasuan ere aurtengoan bezala asmatzea espero du.

2011ko Estatuko Aurrekontu Orokorren eztabaidan emandako hitzaldian, Salgadok esan du datorren urterako aurreikusitako % 0,3ko hazkundea "nazioarteko zenbait erakundek aurreikusitakoaren gainetik" dagoela, baina aurreikuspen "errealista" dela.

Erakunde publiko zenbaitek espero dutena baino hazkunde handiago espero du Gobernuak kontsumo pribatuari dagokionez. Gainera, 2010eko aurreikuspenak zuzenak izan zirela gogorarazi du, "erakunde publiko eta pribatu nagusiek baino hobeto".

Ministroak esan du Espainiako ekonomia azken 70 urteetako krisi gogorrenetik ateratzen ari dela, baina suspertzen hasi dela, "mantso" bada ere,"iazko aurrekontuekin koherente".

Dena dela, krisiaren aurrean "bidezidorrik eta miraririk" ezin dela espero aurreratu du, eta Gobernuak Ekonomia Iraunkorraren Legearen estrategiaren baitakoneurriak hartzen jarraituko duela, "hazkunde iraunkorra eta langabeziaren beherakada defizit publikoaren murrizketak ekarriko dute eta".

Zapatero bere endekapena luzatzen ari da, PPren hitzetan

Espainiako Gobernuak EAJrekin eta CCrekin lortutako aurrekontu-ituna kritikatu du PPko presidenteak; izan ere, Gobernuak Parlamentuan gehiengoa duela itxura egiteagatik ordaintzen du, baina Jose LuisRodriguez Zapatero Espainiako presidentearen endekapena luzatzea dalortzen dutena.

2011ko Aurrekontu Orokorren osoko eztabaidan adierazi duenez, aurrekontuek ez dute kongruentziarik, ez dira egokienak, ez dira sozialak, ezta zorrotzak edo fidagarriak ere.

Rajoyren iritziz, Aurrekontuek langabezia gehiago, zor handiagoa, zerga eta murrizketa sozial gehiago eta inbertsio gutxiago ekarriko dute.

Baldarkeria leporatu dio Salgadok Rajoyri

Erantzuteko txandan, "baldarkeria" leporatu dio Salgadok Rajoyri, Gobernuak EAJ eta CCrekin lortutako akordioak kritikatzeagatik. Popularren aurreneko Gobernua (1996. urtean) nazionalistekin egindako hitzarmenetan oinarritu zela esan du Salgadok Kongresuan.

Izan ere, orduko akordioak Aznarren adierazpen batzuekin gogoratuak izango direla nabarmendu du Ekonomia arduradunak. "Intimitatean katalana hitz egiten zuela esan zuen Aznarrek, baina bitartean Jordi Pujol Generalitateko presidentea iraindu egiten zuten Genovako PPko egoitza aurrean".

Horrez gain, Xabier Arzalluz EAJko presidente ohiak esandakoa ere gogora ekarri du Salgadok: bi astetan Aznarrengandik lortutakoa Felipe Gonzalezengandik ateratakoa baino gehiago izan zela azpimarratu zuen jeltzaleak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea