Ekonomia -
Eusko Jaurlaritzaren hitzetan
EAEko hazkunde ekonomikoa % 0,2koa izango da 2010ean
Urteko laugarren hiruhilekoan aurreko hilabeteetan baino gehiago haziko da Euskadi, baina hazkunde hori % 0,2an geldituko da.
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzak aurtengo lehendabiziko aurreikuspen ekonomikoa zuzendu du: % 0,5 baino, % 0,2 haziko da EAEko ekonomia 2010ean.
Ekonomiaren hazkundea EAEn positiboa izango da 2010ean, batez ere, martxotik aurrera izandako hobekuntza ekonomikoari esker. Eusko Jaurlaritzaren aurreikuspen ekonomikoen arabera, azken hiruhilekoan indartu egingo da ekonomia.
Kontsumoa udatik ahuldu egin den arren, industriaren jarduera bikoiztu egin da urte hasieratik, eta enpresetako inbertsioek gutxika hobera egin dute.
Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Sailaren aurreikuspenen arabera, % 1,4 baino gehiago haziko da ekonomia EAEn 2011n. Aurtengo eta datorren urteko langabezia-tasari dagokionez, % 9 ingurukoa izango dela iragarri dute.
Eraikuntza sektorea izango da datorren urte osoan hazkunde negatiboa izango duen sektore bakarra.