Ekonomia -
Salneurriak
Donostiak errentako etxeen salneurririk garestienak ditu
EAE da errentako etxeetan bizitzeko erkidegorik garestiena, hilean 11,25 euro metro karratuko.
Erredakzioa
Errentako etxeen salneurria Espainian % 7,6 behera egin du 2010eko hirugarren hiruhilekoan. 2007ko maiatzetik errentako etxeen salneurria behera egin du etengabe, fotocasa.es higiezinen-webguneko txosten baten arabera.
2007ko maiatzetik errentako etxeen salneurria Espainian % 19,3 behera egin dute. EAE da errentako etxeetan bizitzeko erkidegorik garestiena, hilean 11,25 euro metro karratuko ordaindu behar baitira. Madrilgo eta Kataluniako erkidegoek jarraitzen diote, hilean 10,69 eta 10,13 euro metro karratuko, hurrenez hurren.
Bestalde, 2010eko irailean Gipuzkoa izan da errenta etxeetan bizitzeko herrialderik garestiena, hilean 11,48 euro metro karratuko.
Udalerriei dagokienez, Donostia, Bartzelona eta Alcobendas izan dira udalerririk garestienak: hilean 12,96 euro, 12,72 eta 12,19 euro metro karratuko, hurrenez hurren.