Ekonomia -

Abenduaren 19tik aurrera

Gipuzkoako zabor bilketan deitutako greba mugagabeari eutsi diote

Sindikatuen eta patronalen arteko bilera akordiorik gabe bukatu da ostiral honetan. Bi aldeak datorren astelehenean bilduko dira berriro.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELA, CCOO, UGT eta LAB sindikatuek deituta, abenduaren 19tik aurrera greba mugagabea egingo dute Gipuzkoako hainbat herritan kale garbiketan eta zabor bilketan aritzen diren langileek. Negoziazioak kale egin du, eta deialdiari eustea erabaki dute sindikatuok.

Lan hitzarmeneko hainbat arlo hobetu nahi dituzte langileen ordezkariek, eta eskaerak mahai gainean, bilera egin zuten ostegun arratsaldean enpresekin, baina akordiorik gabe bukatu zen.

ELAk (ordezkaritzaren % 63 du) jakinarazi duenez, osteguneko bileran hainbat puntutan bat egin zuten bi aldeek: besteak beste, aldi baterako beharginek lanpostu hutsak betetzekoa, edota ultraaktibitate mugagabea bermatzea. Soldata igoerari dagokionez, ostera, bi aldeen jarrerak urrun omen daude.

Hala, deitutako greba mugagabeari eutsiko diote. Abenduaren 19an, 21:00etan, abiatuko da, gaueko txanda hastearekin batera. Horrez gain, asteazkenerako manifestazioa deitu dute sindikatuek Donostian (11:30).

Grebak Gipuzkoko % 60an izango du eragina; besteak beste, Donostian, Irunen, Hernanin, Zumarragan eta Tolosan.

Astelehenean bilera

Era berean, sindikatuen eta patronalen arteko bilera akordiorik gabe bukatu da ostiral honetan. Bi aldeak datorren astelehenean bilduko dira berriro.

Sindikatuak eta patronala Lan Harremanen Kontseiluan bildu dira, baina aldeek ez dute ?inolako mugimendurik? egin. Eusko Jaurlaritzako Lan Ordezkaritzan bildu dira lehenago, grebako gutxieneko zerbitzuak adosteko, baina ?bi edo hiru orduko? eztabaidaren ondoren ez da akordiorik izan.

Zentzu horretan, orain Lan Sailak igorri beharreko gutxieneko zerbitzuen agindua bete beharko dute, ?egokia baldin bada?, bestela, helegitea aurkeztuko dute, ELA sindikatuko iturriek ohartarazi dutenez.

Astelehenean, 11:30ean, sindikatuak eta patronala berriz bilduko dira Lan Harremanen Kontseiluan, greba saihesteko ?saiakera bakarra? egiteko.

Greba bezalako ?bortxazko neurri? baten justifikaziorik ez dagoela adierazi du ASELIPek, baina negoziatzen jarraitzeko borondatea agertu du. ?Akordio batera heltzeko formula bat aurkitzeko bide posible guztiak agortzea? aldarrikatu du patronalak.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako informazioa Albisteak Gipuzkoa Hernani argazkiak Tolosa azken orduko albisteak Grebak Lana albisteak Ekonomia 2024 Irun bideoak Zumarraga argazkiak Eguneko albisteak