Ekonomia -

Berak eman ditu datuak

De Cospedal: 'Errentaren aitorpen garbiena daukat'

241.840 euro irabazi zituen iaz PPko idazkari nagusiak. Cospedalen hitzetan, errentaren aitorpen horretan "Ogasunari aitortu egiten ez dena ere aitortu du".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maria Dolores de Cospedal PPko idazkari nagusiaren hitzetan, berea "Espainiako politikan dagoen errentaren aitorpen argiena da", eta 2009an berak izandako diru-sarrerei buruz mintzatzen bada, datu horiek eman dituelako da.

"Gardenagoa ezin naiz izan", erantzun du Cospedalek alderdiko egoitzan egindako prentsaurreko batean, batzordearen bileraren ostean. Iaz Cospedalek izandako diru-sarrerak, 241.840 euro, gaur argitaratu ditu Gaztela Mantxako Agintaritzaren Aldizkariak.

PPko ordezkaria "harrituta dago" bere aitorpenak izan duen "oihartzunagatik". Diputatua eta alderdi popularreko idazkari orokorra denetik egin duela gaineratu du. "Baina hauteskunde kanpainan gaude, eta badakigu gauza hauek nola egiten diren", esan du.

Ogasunari "deklaratzen ez dena ere" deklaratu egin duela nabarmendu du PPko buruak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea