Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Miranda Ebro - Logroño AHTaren zatia Arabako Errioxatik igarotzea baztertu dute

Ekonomia

ABIADURA HANDIKO TRENA

AHTa Arabako Errioxatik pasatzeko aukerak kezka sortu du ardogileengan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

2017/12/20

Espainiako Sustapen ministroak lau aukera aurkeztu ditu eta horietako bi Arabako Errioxatik igaroko lirateke. Bi aukera horiek lirateke ekonomikoki merkeenak.

  • ETBren bideo batetik hartutako irudia.

    ETBren bideo batetik hartutako irudia.

    ETBren bideo batetik hartutako irudia.
  • Whatsapp
  • Bidali

Miranda Ebro (Burgos) eta Logroño (Errioxa) AHTaren bidez lotzeko proiektuak kezka eragin du ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkartean; izan ere, litekeena da trenbidea Arabako Errioxatik igarotzea. Eusko Jaurlaritzak ere kontrako jarrera agertu du.

Iñigo de la Serna Espainiako Sustapen ministroak lau ibilbide posible aurkeztu zituen pasa den astean eta horietako bik Arabako Errioxatik igaroko lirateke. Gainera, bi aukera horiek lirateke ekonomikoki merkeenak, 750 eta 710 milioi euro, beste biek 970 eta 890 milioi euroko kostua izango luketen bitartean.

Arabako Errioxa zaindu beharreko ondarea dela iritzi dio ABRA elkarteak eta ildo horretan AHTa bertatik pasatzeak ekonomian, kulturan, ingurugiroan eta gizartean kalte handiak eragingo lituzkeela uste du. "Sektorearen eta eskualdearen desagertzea ekarriko luke", gaineratu du ABRAk ohar batean.

Hori dela eta, elkarlanean lan egiteko eta kontrako jarrera agertzeko eskatu die ABRAk Euskal Autonomia Erkidegoko eta Arabako erakundeei, Espainiako Gobernuak bi proposamen horiek baztertu ditzan.

Eusko Jaurlaritzak ez du Miranda Ebro-Logroño AHTaren proiektua Arabako Errioxatik pasatzea babesten

Eusko Jaurlaritzak ez du inondik ere aurreikusten Miranda Ebro eta Logroño lotuko dituen abiadura handiko trena Arabako Errioxatik pasatzea, eta ez du azpiegitura horretan lan egingo. Hala jakinarazi dute Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko iturriek.

Halaber, Kantauriko eta Mediterraneoko ardatzak lotzeko "lotura naturala" Nafarroa dela azpimarratu du.

 

 

Iruzkinak

Publizitatea
  • Publizitatea
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
    Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
          Kargatzen ikusiena