Ekonomia -
ELAk, LABek eta Adegik
Gipuzkoako metalgintzako hitzarmenaren aurreakordioa sinatu dute
Aurreakordioaren arabera, 2010 eta 2011 urteetako KPIren igoerak ezarriko dituzte eta egungo lanaldia bere horretan utziko dute. Hurrengo ostegunean, azaroaren 4an, sinatuko dute hitzarmena.
Erredakzioa
9 hilabetez ez aurrera ez atzera egin ostean, ELA eta LAB sindikatuek eta Adegik Gipuzkoako metalgintzako hitzarmenaren aurreakordioa sinatu dute. 60.000 langileren lan baldintzak arautzen ditu hitzarmen horrek.
Sindikatuek eta patronalak aditzera eman dutenez, 2010 eta 2011 urteetako KPIren igoerak ezartzea eta egungo lanaldia bere horretan uztea jasotzen du aurreakordioak.
"Egungo hitzarmenaren edukiak guztiz errespetatzen ditu", adierazi dute ELAk eta LABek. Hitzarmena "biziki garrantzitsua" dela uste du Adegik; "merkatuen dinamikara egokitzeko beharrezko gaiak argi eta garbi gehitzen dituelako", gaineratu du ohar baten bidez.
Hurrengo ostegunean, azaroaren 4an, sinatuko dute hitzarmena.