Ekonomia -

Datu ekonomikoak

Estatuko defizita % 42 jaitsi da 2010eko lehen bederatzi hilabeteetan

Iaz, epe berdinean, 62.781 milioiko defizita izan zen Espainian. Orotara, % 42,1 jaitsi da Estatuko defizita urtarrila eta iraila artean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako defizita 36.363 milioi eurotan kokatu da 2010eko urtarrila eta iraila artean, Barne Produktu Gordinaren % 3,45. Iaz, epe berdinean, 62.781 milioiko defizita izan zen, beraz % 42,1 jaitsi da Estatuko defizita.

Ogasun idazkari Carlos Ocañak azaldu duenez, Estatuak 132.498 milioi euroko ordainak egin ditu epe horretan (% 2 gutxiago), eta 96.135 milioiko diru-sarrerak izan ditu (% 32,7 gehiago).

Datu hauen arabera, Estatuko defizita 37.939 milioi eurotan hazi da urteko lehen bederatzi hilabeteetan, iazko epe berdinean izandako 62.800 milioi euroekin alderatuz.

Ocañaren hitzetan, BEZaren igoerak zerga honen bilketa % 57,1 haztea ekarri du (orotara 37.410 milioi).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea