Ekonomia -

Sindikatu guztiek

Gabonetako hiru egunetan greba deitu dute Bizkaiko merkataritzan

Sindikatuen arabera, Bizkaiako patronalak egindako azken eskaintza "iraingarria" da. Orotara 15.000 langile greba egitera deituta daude.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuek deituta, Bizkaiko merkataritza osoan, hau da, Elikagai, Ehun, Metal, Zapata eta Altzari merkataritzan hiru greba egun egingo dira abenduaren 23 eta 24ean eta urtarrilaren 7an.

Sindikatuen arabera, Bizkaiako patronalak egindako azken eskaintza "iraingarria" da. ELAk salatu du sektore hau "oso feminizatua dagoela, lanaldi oso luzeekin, lanaldi partzialeko kontratazioarekin eta soldata baxuekin".

Azaroaren 19an elkarretaratzea egingo dute patronalaren egoitzaren aurrean eta abenduaren 23 eta 24ean eta urtarrilaren 7an grebara joko dute. Orotara 15.000 langile greba egitera deituta daude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea