Ekonomia -

EAJrekin

Bizkaiko Aurrekontuak onartzeko akordioa ezeztatu du PSEk

Orotara 7.254 milioi euro onartu ditu gaur Bizkaiako Aldundiak datorren urteari begira, iaz baino % 6 gehiago. Aurten ere, Gizarte Ekintzetan inbertituko dute diru-kopururik handiena (710 milioi).

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Foru Aldundiko Gobernu Bilerak datorren urteko Aurrekontuen proiektua onartu du. Orotara 7.254 milioi euro aurreikusi dituzte, iazko kontuak baino % 6 gehiago. Aurrekontuak aurrera atera ahal izateko PSErekin akordioa itxi egin dutela adierazi du gaur Jose Luis Bilbao diputatu nagusiak.

Bizkaiko ahaldun nagusiak, José Luis Bilbaok, eta Ogasuneko foru-diputatuak, José María Iruarrizagak, 2011ko Aurrekontuen proiektua eta Zerga Neurriei buruzko foru-araua aurkeztu dituzte gaur eguerdian.

Bilbaoren hitzetan, datorren urteko aurrekontua "soila, errealista eta gure gizarteak dituen benetako beharrei oso lotua izango da", egungo egoera ekonomikoa "zaila" dela ikusita. "Gure jarduera printzipio honetan oinarrituko dugu: ''Erein, gero jasotzeko, aberastasuna sortzeko eta aberastasun hori banatu ahal izateko".

Herri Kontuen gidalerroak ere azaldu ditu Bilbaok: "Batetik, pertsonen aldeko apustu irmoa, Bizkaian inork ere bere burua baztertuta ikus ez dezan bizi dugun egoera ekonomiko zail honetan, eta, bestetik, inbertsio publikoari eustea, jarduera ekonomikoa bultzatzeko palanka modura, aldundiak ahal duen neurrian jarduera ekonomikoaren galera leuntzeko".

Aldundiko sailen kudeaketa propioko aurrekontua 2011ko ekitaldirako 1.468 milioi eurokoa izango da, 2010ekoa baino % 6 handiagoa. Hor, bereziki, Gizarte Ekintza Saila nabarmentzen da, 709 milioi eurorekin 2011n, iazko ekitaldian baino % 8 gehiago.

Azkenik, aurrekontuan jasotako inbertsio garrantzitsuenetako batzuk nabarmendu ditu Jose Luis Bilbaok. Horiek, guztira, 448,8 milioi euro batzen dute, 2010ean baino % 3,7 gehiago.

Diru gehien jasoko duten proiektuen artean hauek aipatu ditu: gizarte-azpiegiturak, Euskalduna Jauregia, Guggenheim Museoa, San Mames aldeko EHUko Campusa, San Mames Barria, BiscayTIK, AIC, Bilborako sarbideak, errepide-ardatz erradialak eta beste bide-azpiegitura batzuk, obra hidraulikoak, TMB instalazioa, FEVE lurperatzea, BGPra metroko 1. eta 2. lineetarako, eta metroko 3. linea eraikitzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea