Ekonomia -

Hirugarren hiruhilekoan

Langabeziak behera egin du Euskadin; Nafarroan, berriz, % 12,8 igo da

Aurreko hiruhiloarekin alderatuta, Euskadi da langabeziak behera egin duen erkidego bakarra, % 9,98an geratuta. Estatu osoan, langabeen kopuruak behera egin du % 19,79an geratu arte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hirugarren hiruhilekoan 5.500 langabetu gutxiago daude Euskadin aurreko hiru hilabeteekin alderatuta (% 5,5 gutxiago) . Ondorioz, eta Biztanleri Aktiboaren Inkestaren arabera, langabezi tasa % 9,98an dago, Estatuko baxuena.

Iazko epe berdinarekin konparatuta, 16.500 langabetu gutxiago daude (% 13,65 jaitsita). Hirugarren hiruhilekoa amaituta, Euskadin 104.300 pertsona langabezian daude.

Nafarroari dagokionez, langabezia % 12,81 igo da, Estatu mailan langabezia gehien handitu den laugarren erkidegoa da Errioxaren (% 16,32), Murtziaren (% 13,47) eta Andaluziaren (% 2,31) ostean.

Langabeziak behera egin du Estatuan

Azken hiru hilabeteetan langabezia 70.800 pertsonetan jaitsi da 4.574.700etan geratuta. Honen ondorioz,eta Estatistikako Institutu Nazionalak egindako Biztanleria Aktiboaren Inkestaren (BAI) arabera, langabezi tasa % 19,79koan dago.

Uztaila eta iraila artean, lanean zeudenen kopurua 69.900 pertsonatan igo da, 2007 urtetik gora egin duen bigarren hiruhilekoa da azken hau, lana daukatenen kopurua 18.546.800 pertsonetara helduz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea