Ekonomia -

Greba

Bilboko TAOko enpresak dio % 12ko soldata igoera eskaini ziela langileei

Eysa-Cycasa aldi baterako enpresa-elkartearen arabera, aurkeztutako proposamen guztiak atzera bota dituzte langileek.

Bilboko TAOko langileen elkarretaratzea. Argazkia: EFE.
Bilboko TAOko langileen elkarretaratzea, lan hitzarmenaren negoziazioen alde.
TAOko langileen bigarren greba eguna eta zalantzak herritarren artean

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko TAO zerbitzua kudeatzen duen enpresak langileei lau urtera % 12ko soldata igoera eskaini ziela eta enpresa batzordeak eskaintza hori errefusatu zuela esan du asteazken honetan, atzo TAOko langileek greba mugagabea hasi eta gero.

Hitzarmen kolektiboa negoziatzeko mahaia 2017ko martxoan osatu zen, baina ez dira aurrerapenik eman, "langileek atzera bota baitituzte enpresak eskainitako proposamen guztiak eta ez dute aurrera egiteko benetako asmoa erakutsi".

Enpresaren hitzetan, " zerbitzua eskaintzen zuen aurreko enpresatik (Gertek) oinordetzan hartutako egoera da hitzarmen kolektiboaren negoziazioan aurrera egiteko oztopo nagusia, 2011. urtetik ez baitzizkieten soldatak gaurkotu".

Eysa-Cycasa aldi baterako enpresa-elkartearen arabera, bi proposamen eskaini dizkiete langileei soldatak gaurkotzeko, esaterako, % 12ko soldata igoera datozen lau urteetan.

"Sektorean ohi ez den proposamen ausart horrek agerian uzten du hitzarmen kolektiboaren negoziazioan aurrera egin nahi dugula, baina hori ere, atzera bota dute", azpimarratu du enpresak.

Hala ere, hitzarmen kolektibo berria negoziatzeko borondatea luzatu du enpresak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilbo Grebak gaur Lana albisteak Ekonomia Gaurko azken ordukoa Enpresaburuak Aparkamendu arautua Euskadin Gutxieneko soldata