Ekonomia -

Lan-istripua, Nafarroan

Langile bat zauritu da sei metrotatik erorita, Sarrigurenen

20 urteko gizonezkoak buruan kolpea hartu eta konortea galdu du. Iruñeko Nafarroako ospitalean dago.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

20 urteko langile bat zauritu da sei metrotatik erorita Sarriguren herriko (Eguesibar) urbanizazio batean, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez.

112 larrialdi telefonoak jasotako datuen arabera, lan-istripua obra batzuetan jazo da 11:42ean.

Gizonezkoak buruan kolpea hartu eta konortea galdu du. Larrialdiko zerbitzuek Nafarroako ospitalera, Iruñera, eraman dute anbulantzia medikalizatu batean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea