Ekonomia -

A380 hegazkina

Bere motorrek eragin zutela ezbeharra aitortu du Rolls-Roycek

1994az geroztik Trent 900 motor batek izan duen lehen akatsa izan dela adierazi du Rolls-Royce konpainiak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Qantas airelineako A380 hegazkin batean atzemandako akatsa Trent 900 motorretako arazo espezifiko bat dela onartu du gaur Rolls-Royce konpainiak. A380 hegazkin batek Singapurren lur hartu behar izan zuen iragan ostegunean.

"Trent 900 motorretako arazo espezifikoa dela argi dago", adierazi du Rolls-Roycek komunikatu baten bidez. A380 hegazkinetan kontrolak eta azterketak egin dituzte Airbus enpresarekin elkarlanean.

Kontrol horiek osatuko dituztela esan du konpainiak eta segurtasun arauak betez hegazkin horien ustiapenarekin jarraitzea ahalbidetuko duela erantsi du.

Trent 1000 motor batean, iragan abuztuan, atzemandako akatsarekin zerikusirik ez duela azaldu du Rolls-Roycek.

1994az geroztik Trent 900 motor batek izan duen lehen akatsa izan dela adierazi du konpainiak. Ordutik 142 milioi hegaldi ordu pilatu ditu Rolls-Roycek Trent eta RB211 motorrekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea