Ekonomia -
Kartel gisa lan egiteagatik
800 milioi euroko isuna ezarri die 11 airelineari EBk
Zigortutako konpainiak Air Canada, Air France-KLM, British Airways, Cathay Pacific, Cargolux, Japan Airlines, LAN Chile, Martinair, SAS, Singapore Airlines eta Qantas dira.
Erredakzioa
799 milioi euroko isuna ezarri die gaur 11 airelineari Europako Batzordeak, merkantzien garraioan kartel gisa lan egiteagatik.
Air Canada, Air France-KLM, British Airways, Cathay Pacific, Cargolux, Japan Airlines, LAN Chile, Martinair, SAS, Singapore Airlines eta Qantas dira zigortutako konpainiak.
Isunik handienak Air France (183 milioi euro), KLM (127 milioi) eta British Airways (104 milioi) konpainiei ezarri dizkiete. Gainerako enpresen artean ez dago Espainiako konpainiarik: Air Canada (21 milioi), Martinair (29 milioi), Cargolux (80 milioi), Japan Airlines (35,7 milioi), LAN Chile (8,2 milioi), Qantas (8,8 milioi), SAS (70 milioi), Cathay Pacific (57 milioi) eta Singapore Airlines (75 milioi).
Erregaiaren errekarguarengatik salneurriak adosten hasi ziren. Bidaltzearen kilo bakoitzeko errekargua inposatzen hasi ziren zigortutako konpainiak. Geroago, karteleko kideek segurtasun errekargu bat ezarri zuten. Era berean, errekarguen gainean bezeroei komisioak ordaintzeari uko egin zioten airelineek.
Helburua konpainia guztiek errekargu horiek aplikatzea zen, igoerak edo beherakadak aldi berean ezarriz.