Ekonomia -

Iragarpen onak

Euskadiko Makina-Erramintak eskaera igotzea espero du

Ezinbesteko hitzordua duteDonostiako Kursaalen berrikuntzaren aldeko apustua egin duten ikertzaileek, adituek, enpresa fabrikatzaileek eta enpresa bezeroek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Makina-Erramintan egiten den azokarik ezagunena Barakaldo Exhibition Centerrekoa (BEC) da, baina sektore horrek ez luke zer erakutsirik izango teknologikoki eguneratuko ez balitz; horretarako antolatzen dute bi urtez behin eta gaur goizean zabaldu den 18. Makina-Erraminta eta Fabrikazio Teknologien Biltzarra, Donostiako Kursaalen.

300 bat ikerlari, fabrikatzaile nagusiak eta sektore desberdinetako bezeroak bildu dira. Guztiak elkarrekin izango dira 3 egunez, Makina-erremintaren sektoreak estu lotu behar baititu berrikuntza eta teknologien aplikazio zehatzak.

Biltzarra Donostian egiteak Gipuzkoak eta Euskadik orohar sektore honetan duten garrantzia adierazten du; Espainia Makina-erremintaren hirugarren ekoizlea da Europan, eta bederatzigarrena mundu mailan.

Etorkizunari begira, baikor azaldu dira, biltzarraren babesle eta antolatzaileak.

976tik Makina-Erreminta eta Fabrikazio Teknologien Biltzarrak sustatzen du ekoizpen baliabideen fabrikatzaileen eta zentro teknologikoetako eta unibertsitateetako ikertzaileen artean jakintzak eta teknologia trukatzea eta horiek ekoizpen prozesuetan aplikazioa mesedetzea.

Horrela, enpresei etengabeko bilakaeran murgilduta dagoen merkatuaren eskakizun teknikoetara egokitzen laguntzen zaie, eta enpresa horien lehiakortasuna ere hobetu egiten da.

Ekoizpenerako teknologien bidez, ekonomiako sektore guztien lehiakortasuna hobetzen da eta, gainera, sektore horien eraginkortasuna eta produktibitatea ere areagotu egiten da. Biltzarraren helburua makina-erreminta alorreko bezero diren sektore nagusietan fabrikaziorako teknologiak aplikatzen laguntzea eta horiek hobeto aplikatzea da. Sektore horien artean daude, besteak beste, autogintza, aeronautika, energiaren sorkuntza, trenbideak, ekipamendu ondasunak eta metal-mekanika industria.

Ezinbesteko hitzordua dute berrikuntzaren aldeko apustua egin duten ikertzaileek, adituek, enpresa fabrikatzaileek eta enpresa bezeroek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea