Ekonomia -

LAN-GATAZKA

Bertan behera utzi dute Bridgestoneko lantegietan deitutako astebeteko greba

Goizeko seietan itzuli dira lanera, baita Basauriko eta Usansoloko lantegietan ere.

Bridgestoneko lantegia Basaurin. ETBren artxiboko bideo batetik ateratako pantaila-irudia.
Bridgestoneko lantegia Basaurin. ETBren artxiboko bideo batetik ateratako pantaila-irudia.
Bridgestoneko lantegia Basaurin. ETBren artxiboko bideo batetik ateratako pantaila-irudia.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzo egun osoko greba egin ondoren, Bridgestoneko langileek bertan behera utzi dute otsailaren 13tik 19ra bitartean deituta zuten greba deialdia; Basauriko eta Usansoloko lantegietako beharginek ere bai. Bridgestoneko zuzendaritzak eta enpresa batzordeak aurrekoardioa lortu dute gauerdian, eraginkortasun orokorreko hitzarmena sinatzeko.

Grebak egun bakarra iraun du, beraz. Atzo goizaldeko bostetan ekin zioten lanuzteari eta gaur goizeko seietan itzuli dira lanera Bridgestonek Espainian dituen lantegi guztietan.

Japoniako multinazionalak Espainiar Estatuan dituen lantegietan 2.700 beharginek egiten dute lan; horietako 1.100 lagunek Basauriko eta Usansoloko lantegietan egiten dute lan, eta gainerakoek, berriz, Kantabria eta Burgoskoetan.

UGT eta Bridgestoneko sindikatu independenteak (BUB) ohar bidez jakinarazi dutenez, Bridgestoneko zuzendaritzak konpromisoa hartu du ostegunean negoziazio mahaiaren bilera bat deitzeko eta bertan sindikatuek aldarrikatzen zuten soldata igoera eskaintzeko. Zehazki, soldatak 2016a eta 2019a bitartean benetako KPIaren arabera eguneratzea eskatzen zuten sindikatuek, negoziazio mahaian aurrez egindako eskakizunez gain.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Basauri Galdakao berriak Azken ordukoa Bizkaia Grebak albisteak EAE Lana albisteak Burgos albisteak Ekonomia Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Kantabria gaur Sindikatuak Lan gatazkak