Ekonomia -

Madrilen

Gobernuak eta sindikatuek ez dute gizarte-elkarrizketa berreskuratu

Gobernuak eta sindikatuek ez dute aurrera egin iraileko 29ko grebatik egiten duten lehen bileran.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

CCOO eta UGT sindikatuek gizarte-elkarrizketa berriz hasi denik ukatu dute Mari Luz Rodriguez Enplegurako Estatu idazkariarekin bi orduz bildu ostean. Ildo horretan, gizarte-elkarrizketa berreskuratzeko Gobernuak errektifikatu behar duela esan dute sindikatuek.

Gobernuak, ordea, erreforma "gelditzeko etorri dela" esan du, eta gaurko bileraren helburua enplegu politika aktiboei buruz hitz egitea zela gaineratu du.

Bileran aurrerapauso nabarmenik eman ez arren, "lehen hartu-emana" izan da, Maria Luz Rodriguezen hitzetan.

"Gaur ez dugu gizarte-elkarrizketa berreskuratu", baieztatu du Maria Luz Rodriguezek bilera osteko prentsaurrekoan.

Ildo horretan, CCOO eta UGT sindikatuetako ekintza idazkarien hitzetan, gaurkoa informazio-bilera izan da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea