Ekonomia -

2011ko aurrekontua

Europako Parlamentuak eta Estatuek porrot egin dute negoziaketan

EBko finantzaketa diseinatzeko orduan etorkizunean diputatuei eskumen zabalagoak ematearen aurka agertu dira zenbait Estatu, Britainia Handia eta Holanda esaterako.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasuneko 2011ko aurrekontua garaiz adosteko azken aukeran kale egin dute gaur Europako Parlamentuak eta Estatu kideek.

Datorren urterako zifretan ados ziren aldeak, baina bi erakundeek talka egin dute EBko finantzaketa diseinatzeko orduan etorkizunean diputatuei eskumen zabalagoak ematearen aurka agertu direlako zenbait Estatu, Britainia Handia eta Holanda esaterako.

Orain Europako Batzordeak aurrekontu egitasmo berri bat aurkeztu beharko du, Kontseilua eta Europako Parlamentua abenduan akordio bat lortzen saiatu behar direlako.

Gaia EBko estatuburuen eta gobernuburuen mahaira helduko da seguruenik, izan ere, abenduaren 16 eta 17an bilduko dira Bruselan, finantzaketari buruz eztabaidatzeko.

Lisboako ituna indarrean sartu ostean eztabaidatu diren lehen aurrekontuak dira 2011koak. Lisboako itunak Europako Parlamentuaren eta Estatuen botereak parekatzen ditu.

Urtea bukatu baino lehen erakundeek egitasmo bat onartzea lortzen ez baldin badute 2010eko aurrekontua luzatu beharko du EBk, urteko lehen hilabeteetan behintzat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea