Ekonomia -
2011
Eusko Jaurlaritzak 9 milioi emango dizkie krisian dauden enpresei
Bideratu programaren onuradunen kopurua zortzi edo bederatzi enpresa inguru izango dela aurreikusi dute, milioi bat euroko batez besteko laguntzarekin.
Erredakzioa
Jaurlaritzaren Kontseiluak 9 milioi euroko partida bat baimendu du krisian dauden enpresak berregituratu eta bultzatzeko Bideratu Programa 2011. urtean aplikatzeko.
Enplegua eta zailtasunetan dauden euskal ETEen jarduera sendotzea da Bideratu programaren helburua, itzuli beharreko aurrerakinen bidez, enpresaren egiazko konpromisoa eskatuta, besteak beste, planaren finantzaketari dagokionez, eta horren ondorioz, laguntzaren zenbateko bereko diru-kopurua ekarri beharko du bere baliabide propioekin.
2007-2009 aldian, 13 proiektu onartu ziren guztirako 13,68 milioi euroko zenbatekoaz eta 48,4 milioi euroko mobilizazioarekin. 1.261 enplegu sendotu ziren aldi horretan.
Aurtengo 2010ean, zazpi milioi euroko aurrekontua baliatu zen Bideraturako. Programan azkenean 11 eskaera jaso ziren, eta horietatik zazpi onartu dira. Itzuli beharreko aurrerakinen 4,5 milioi eman dira, baliabide erabilgarriak 15,3 milioi eurora iritsi dira eta 727 enplegu sendotu dira.
Hainbat enpresak eskatu dute informazioa eta hasi dituzte izapideak Bideratu programaren onuradun izatea lortzeko. Horregatik, 2011rako laguntzen deialdiaren izapidetze aurreratua egitea erabaki dute.
2011ko deialdian bederatzi milioi euroraino gehituko da aurrekontua. Onuradunen kopurua zortzi edo bederatzi enpresa inguru izango dela aurrikusi dute, milioi bat euroko batez besteko laguntzarekin. Oro har, 2010-2012 hirurtekorako itzuli beharreko 27 milioi euro ematea aurrikusten da.
Laguntzak baliatzeko, enpresak Euskadin kokatuak eta txikiak edo ertainak izan beharko dira. Horrez gain, laguntzak eskatu aurre-aurretiko bi ekitaldietan erabilitako langileen batez besteko kopurua 50etik gorakoa, aktibo-partiden guztizkoa 1,8 milioi eurotik gorakoa edo urteko haien negozio-zifraren zenbateko garbia 3,6 milioi eurotik gorakoa izan beharko dira.
Gainera, krisi-egoeran egotea galerak garbitzeko gai ez direlako, eta betiere galera horien ondorioz ekonomikoki desagertu egingo badira epe labur edo ertainean, kanpoko esku-hartzerik izaten ez bada.