Ekonomia -

INEren datuak

BEZ zergaren igoerak kontsumoa murriztu du % 1,1 Estatuan

Hiru hiruhilekotan jarraian igo ostean, lehenengo jaitsiera da. Ekonomia aurreko hiruhilekoaren aldean ez dela mugitu baieztatu dute (baina BPG % 0,2 hazi zen aurreko urtearekin konparatuta).

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Balio Erantsiaren Gaineko Zerga (BEZ) garestitzeak kontsumoa murriztu du % 1,1 uztaila eta iraila artean, aurreko hiruhilekoaren aldean. Beraz, lehenengo jaitsiera da hiru hiruhilabetez jarraian igoerak izan ondoren.

Espainiako Estatistika Institutuak baieztatu du hiruhileko arteko BPG ez dela mugitu (baina BPG % 0,2 hazi zen aurreko urtearekin konparatuta) kontsumoaren beherakadagatik, baina baita inbertsioa % 3 murriztu delako ere.

Enplegua % 1,7 murriztu zen 2009ko hiruhileko beraren aldean, hau da, 295.000 lanpostu galdu dira urtebeteko epean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea