Ekonomia -

Akordioa zuzendaritzarekin

Bertan behera utzi dute Renfen gaur eta bihar egin behar zuten greba

"Garapen profesionalerako ezarri zuten akordio berriaren" lan-baldintzen inguruan egin duten "interpretazio partziala" salatu nahi zuen sindikatuak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tren-gidarien Sindikatuak (Semaf) bertan behera utzi du gaur eta bihar Renferen trenetan egin behar zuten greba enpresaren zuzendaritzarekin akordioa lotu ostean, Renfeko iturriek jakitera eman dutenez.

Lanuzteekin, "garapen profesionalerako ezarri zuten akordio berriaren" lan-baldintzen inguruan egin duten "interpretazio partziala" salatu nahi zuen sindikatuak.

Baina, ostegun goizaldean akordiora iritsi dira bi aldeak eta, azkenean, tren-zerbitzua "normaltasunez" ibiliko da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea