Ekonomia -

Kontsumobide

EAEko tabernen eta jatetxeen prezioen zerrendan BEZa jasota dagoen aztertuko dute

Martxoaren 12a eta 23a bitartean egingo duten kanpaina, ostalaritza-sektorearen egoera haztatzeko, eta, behar izanez gero, irregulartasunei muga jartzeko aukera emango du.

Bilboko Plaza Barriko tabernen terrazak. Argazkia: EiTB.
Bilboko Plaza Barriko tabernen terrazak.
Bilboko Plaza Barriko tabernen terrazak. Argazkia: EiTB.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kontsumobidek ikuskapen-kanpaina bat abiatu du Euskadiko tabernek, kafetegiek eta jatetxeek araudia betetzen duten eta, ildo horretan, kartan eta prezioen zerrendan produktuen zenbateko osoa (BEZa barne) adierazten dutela eta bezeroentzako erreklamazio-orriak dituztela egiaztatzeko.

Kanpaina martxoaren 12a eta 23a bitartean egingo dute, ostalaritza-sektorearen egoera haztatzeko, eta, behar izanez gero, irregulartasunei muga jartzeko aukera emango du.

Ikuskatzaileek, nolanahi ere, ostalaritza-negozioek indarrean dagoen legeriaren hainbat agindu betetzen dituztela egiaztatu beharko dute. Zehazki, salmentan dituzten produktuen zenbateko osoa (BEZa barne) agertzen duten egiaztatu beharko dute, zerga guztiak islatzen ez dituzten zerrendek araudia urratzen baitute, baita "BEZaren % 10 barnean hartu gabe", "BEZa barnean hartu gabe" edo antzeko abisuak txertatzen dituztenean ere.

Era berean, ez da zuzena zenbatekoa eurotan adierazi ordez "merkatuko prezioaren arabera" adieraztea, horrek eragotzi egiten baitu benetako kostua aldez aurretik jakitea.

Horrez gain, establezimenduek kontsumitzaileentzako erreklamazio-orriak dituzten egiaztatu ahal izango da kanpainaren bidez.

Hiru puntu horietako edozein bete ezean, zehapen-espedientea irekiko diete.

Kontsumobidek, halaber, bisitaldi horiek baliatu nahi ditu tabernek, kafetegiek eta jatetxeek beren kartel, zerrenda eta bezeroentzat dituzten euskarri guztietan janari eta edari guztien prezioei buruzko informazioa ematen duten aztertzeko.

Gainera, terraza duten lokaletan edariak lokal barruan baino garestiagoak diren eta, garestiagoak badira, horren berri ematen duten egiaztatuko du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Ekonomia 2024 Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Kontsumoa Zerga politika Kontsumoko Euskal Institutua Euskal jatetxeak