Ekonomia -

Sestao

ACBko enpresa-batzordea: 'Zuzendaritzak mugimendu asko egin beharko ditu'

Arcelor Mittaleko zuzendaritzak enpresa-batzordea deitu du astelehen honetarako, lan-hitzarmenaren negoziazioari berrekiteko.

Lan-hitzarmenaren negoziazioari berrekingo diote bihartik aurrera ACBn. Argazkia: EiTB
Lan-hitzarmenaren negoziazioari berrekingo diote bihartik aurrera ACBn. Argazkia: EiTB
Lan-hitzarmenaren negoziazioari berrekingo diote bihartik aurrera ACBn. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sestaoko ACBko enpresa-batzordeak adierazi duenez, enpresa-zuzendaritzak "mugimendu asko egin beharko ditu" lan-hitzarmenaren proposamenean akordio bat lortu ahal izateko, enpresa-batzordeko presidente den Gaizka Ibarluceak (CC.OO.) Europa Pressi jakinarazi dionez.

UGTk, CCOOk, ELAk eta LABek osatzen dute enpresa-batzordea, eta otsailaren 4tik bi orduko lanuzteak deituta zituzten asteburuetan. Larunbat honetan, protesta horiek bertan behera uztea erabaki du, zuzendaritzarekin bildu ostean. Izan ere, zuzendaritzak enpresa-batzordea deitu du astelehen honetarako, lan-hitzarmenaren negoziazioari berrekiteko.

Ibarluceak ohartarazi duenez, langileek jasotako proposamena "oso aldakorra da, eta baldintza asko ditu", hori dela eta, asteleheneko proposamena entzun nahi dute, horren inguruan gauzak argitzeko. Dena dela, enpresa-batzordeak aurreratu du orain arte ikusitakoaren arabera, "ezinezkoa" litzatekeela akordioa, ondorioz, uste du zuzendaritzak "mugimendu asko egin behar" dituela.

Ibarluceak gogoratu duenez, sindikatuek iaz aurkeztutako proposamenak jasotzen zuen 2016-2018ra bitartean soldatak KPI baino puntu bat gehiago igotzea, eta aurten ere eskaera horri eusten dio enpresa-batzordeak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Sestao Lana albisteak Ekonomia berriak Albisteak