Ekonomia -
Lan-istripua
57 urteko langile bat hil da Urdulizen (Bizkaia)
Ezbeharra Urdulizko Igeltzera industrialdean dagoen lantegi batean jazo da. Antza denez, beharginari karga bat erori zaio gainean eta bertan gorpu geratu da.
Euskadi Irratia
57 urteko langile bat hil da gaur arratsaldean istripu baten ondorioz Urdulizen (Bizkaia), Euskadi Irratiak jakitera eman duenez.
Ezbeharra 15:30 aldera jazo da Urdulizko Igeltzera industrialdean dagoen lantegi batean. Antza denez, beharginari karga bat erori zaio gainean eta bertan gorpu geratu da.
Anbulantzia bertaratu da ezbeharra izan den tokira, baina 57 urteko langilea kolpearen ondorioz momentuan hil da.
Ertzaintza eta Osalan ari dira ezbehar larri honen inguruko nondik-norakoak aztertzen.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea