Ekonomia -

Batzorde Mistoa

Ecofin Kontseiluko bileretan parte hartuko dute EAEko aldundiek

Bestalde, enplegu politika aktiboen eskumena Euskadira ekartzeko akordio osagarria lortzeko jarrerak hurbildu dituzte Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak, baina idazketarik ez dute adostu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EBko Ekonomia ministroen bileretan (Ecofin) parte hartu ahal izango dute EAEko aldundiek, Kontzertu Ekonomikoko Batzorde Mistoak gaur adostu duenez. Bestalde, aldundien eta udalen zor kontuetan ez da akordiorik izan bileran.

Enplegu politika aktiboen eskumena Euskadira ekartzeko akordio osagarria lortzeko jarrerak hurbildu dituzte Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak, baina idazketarik ez dute adostu.

Horrela azaldu du Carlos Aguirre Ekonomia sailburuak, Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoa bildu ostean, aurten egiten duten bigarren bileran. Bertan Jaurlaritzako, hiru aldundietako eta Espainiako Gobernuko ordezkariak bildu dira.

Akordioak lan politika aktiboen transferentziako finantzaketan eta garapenean eraginik izango ez duela adierazi du Aguirrek, eta pozik agertu da lortutakoarekin, baina transferentziaren baldintzak hobetzeko itun bat lortzea gustatuko litzaiokeela onartu du.

Eusko Jaurlaritzaren eta Estatuaren arteko desadostasunik ez dagoela azaldu du sailburuak. Enplegu politika aktiboen errege-dekretuko aspektu teknikoak zehaztea baino ez dela falta adierazi du Aguirrek. Dagoeneko dekretua argitaratu dute eta 472 milioi euroko kostua izango du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea