Ekonomia -
Espainiako Bankua
Fernandez Ordoñez: 'Irlandako krisiak eragina izan du Espainian'
Senatuan egin duen agerraldian, azken asteetan izan den merkatuen gaineko presioaren aurrean "adi egoteko" beharra azpimarratu du Espainiako Bankuko presidenteak.
Erredakzioa
Miguel Angel Fernandez Ordóñez Espainiako Bankuko gobernadorearen ustez, Irlandako krisiak&' || 'nbsp; "ondoko herrialdeetan" eragina izan du. Espainiako zorrak Irlandan bizi duten egoera "nabaritu" egin duela esan du, baina Grezia eta Portugal baino gutxiago.
Senatuan egin duen agerraldian, azken asteetan izan den merkatuen gaineko presioaren aurrean "adi egoteko" beharra azpimarratu du.
Hala ere, Espainiarengan izan den "eragina" Portugalen eta Grezian izandakoa baino txikiagoa izan da, baina Italia eta Belgikan baino "handiagoa" izan da.
Espainiako eta Irlandako ekonomiek aurrezki kutxen arazoak birmoldaketekin konpondu dituztela gogoratu du. Espainiaren "arazo nagusia", hori bai, langabezia tasa dela nabarmendu du (% 20a baino gehiago da).
Lan erreformaren eragina baloratu ahal izateko "denbora" eskatu du Fernandez Ordoñezek, baina "berehala" martxan jartzeko eskatu du.