Ekonomia -
Iruzurraren aurkako neurria
Ematen dituen laguntza sozial guztiak aztertuko ditu Jaurlaritzak
Orotara 88.000 espediente aztertuko dituzte hurrengo sei hilabeteetan. Ekimen honen helburua, "iruzurrari biderik ez ematea", Gema Zabaletaren hitzetan.
Erredakzioa
Ematen dituen laguntza sozial guztiak ''banan banan'' aztertuko ditu Eusko Jaurlaritzak hurrengo sei hilabeteetan. Orotara 88.000 txosten aztertuko dituzte, iruzurrik ez dagoela ziurtatzeko, gaur Gema Zabaleta sailburuak iragarri duenez.
Ekimen honen helburua, "iruzurrari biderik ez ematea".
Guztira 88.000 espediente aztertuko dituzte. Horien artean, lehenengo diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen dutenak, etxebizitzarako laguntzak jasotzen dituztenak eta premiazko beharretarako diru-laguntzak hartzen dituztenak.
Laguntza publiko horiek izateko baldintzak betetzen dituzten ziurtatzeko ''banan-banan'' aztertuko dituzte. Erabakia Jaurlaritzak onartu du gaur, Gobernu Bileran.
Iruzurrik atzematen dutenean, Jaurlaritzak Foru Aldundien eta Udalen esku utziko dituzte espedienteak.